Agur t’erdi Julen!

Atzo Julen Guerrero-k, urteetan zehar Athletic-eko izarra izan dena, 32 urte dituela, futbol jokalari izateari uzten diola esan zuen, malkoen artean.

Julen Guerrerok garai bat markatu du, orain 14 urte Athletick-eko lehenengo taldean hasi zen, baina lehendik ere Athletic-eko beheragoko mailetan ibilia zen.

Baina albiste honen bitartez, ez dut Julenen kirol maila goraipatu nahi, baizik eta area pertsonala; gizon borobila iruditzen zaidala. Azken urteetan ez du askorik jokatu eta ez du ezer esan, izan ere oso normala da futbolean jokalariek protestatzea entrenatzaileak minutuak ematen ez badizkio, eta horrelakoak beti beste taldekideekiko errespetu falta itzela iruditu zait. Akaso beste taldekideak txarragoak dira?

Ala ere, Julen ez doa, futbolean entrenatzaile giza jarraituko du, eta gaur Wikipediak ere ez duela ahaztu ikusi dut. Gaztelerako Wikipedian, 24 ordu pasata, dagoeneko jokalari ohia dela esaten du.

Hau bai dela entziklopedia bat! Mundua segunduero aldatzen bada, zergaitik ez entziklopediak?

Bestelako loturak:

InternetEuskadi Elkarteak apirilean Julen Guerrerori egindako elkarrizketa. Iruzkin hunkigarria barne.

Un pensamiento en “Agur t’erdi Julen!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *