Durangoko Azoka 2018, tradizioaren modernitatea eta maitasuna

Ahozabalik utzi ninduen #DurangokoAzoka-k aurten, ez bakarrik tamainagatik baizik eta gure kulturaren proposamen anitzengatik. Gainera, ez bakarrik diska eta liburu tradizionalean, baizik eta askoz haratago joaten, bai forman zein funtsan.

Educa Reality eta Arbi-ren proposamena izugarri gustatu zitzaidan eta beraien liburuetako batekin egin nintzen. Teknologi berrienak, zaindutako ilustrazioekin nahasten dira eta gai sakon desberdinak jorratzen ditu liburu bakoitzak: familia, talde-lana…

Liburuaren ilustrazioak sakelakoarekin irakurtzen dira eta mundu berri batzuk ateratzen dira honetan. Ikerrek, egileetariko batek, honako hau esan zidan: zenbait irakurketa eta gero, umeak jolasean jarraitzeko galdera batzuei erantzun behar diola, aisialdiaz haratago joateko asmoz. Zorionak!

Bestalde, Marijaiaren inguruko liburu itzel polita aurkitu nuen, Bilboko Aste Nagusiko sinbolo honen inguruko irudi eta istorioz betea. Kasualitatez, bertan egileak zeudenez, ale bat sinatu zidaten eta bueltatu nien, Olentzerori eman diezaioten, gero dagokionari ailegatzeko.

Marijaia Liburua. Argazkia eta info gehiago. 

Saiatu nintzen ekiditzen, baina kontatu nien, behin Marijaia izan eta eraman nuela! Ohorea izan zen eta nire Txinbotarrak eko laguneei esker lortu nuen. Egileekin solasalditxo atsegina izan genuen eta argazki bat ere egon zen.

Eskerrik asko Idoia Barrondo eta Nuria Hache!

2014, Marijaia bere etxera bueltatu genuenean…

Han ere euskarak jatorriz ez dakiela eta bere modernitatea erakusten duen adibide bat: Boubacar Diouf-ekin topo egin nuen. Argia-ren standean egon ginen, wolof-en adeitasunezko hitz batzuk esan ondoren, euskara hutsean aritu ginen, izan ere nahiz eta Euskal Herrian urte asko eman ez dituen, euskalduna da Bouba. Bera, beste lagun senegaldar batzuekin, proiektu sozial bat eratzen dabil, berme guztiekin lan egiteko posibilitatea izateko. Argia-ren laguntzarekin kamiseta aldarrikatzaile batzuk saltzen ditu. Senegaldar hauen proiektuaren inguruko informazio gehiago.

Aurten ere, Aste Nagusian Txinbotarrak-en egon zen eta egun horretako txanda osatu zuten guztiek bere kamiseta jantzi zuten. Animo lagun!

Aurten, azokara bitan hurbildu naiz, biak trenez eta ikusita zegoen jendetza, nik uste asmatu genuela.

Zeuden QR kode guztiak txunditu ninduen, antza berpizten dabil.

Laburbilduz, plazer itzela izan zen eta indarrez betea bueltatu nintzen Kantari bezalako proiektuekin jarraitzeko. Hau idazten dudan bitartean, Urko abeslaria entzuten nabil, nire haurtzaroan hainbeste entzundakoa, izan ere aitak oso gogoko zuen. Tradizioa eta modernitatea…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *