Berria interneten berri

Colaboración que he hecho sobre el nuevo periódico en Euskara para Cibereuskadi

Berria Interneten berri

Gaur euskaraz hutsez dagoen laugarren egunkaria kaleratu da. Eguna, Euskaldunon Egunkaria, Egunero eta orain Berria.

Berria euskara hutsezko egunkaria

Lehenengo zenbakiak 92 orri ditu eta 50000 ale banatuko dira Euskal Herri osoan.

Berria dauka izena Egunero eta Euskaldunon Egunkariaren ordezko honek, eta gaurtik hasita asteartetatik igandetararte argitaratuko da Euskara hutsez idazten den egunkari bakarra.

Pasadan otsailean Goardia zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik, langileek Egunero bere ordezkoa martxan jarri eta proiektu berri baterako dirua biltzen hasi ziren. Akzioak salgai jarri dituzte Euskal Herriko txoko eta herri askotan, baita EKT SA Euskarazko Komunikazio Taldea S.A. sortutako enpresaren webgunearen bitartez www.ektsa.net

Operazio polizial hori zela eta, Plazagunea enpresaren zerbitzariak eraman zituzten, eta euskalerria.org e-posta zerbitzua eta Taldeak posta posta zerrenden zerbitzua erabilezinik gelditu ziren denpora galantaz. Gero Plazaguneak martxan jarri zituen berriro euskarazko zerbitzu hauek.

Egunkariak eposta batzuk publikatzen zituen bere orrietan eta hoien bidez alkartasun mezu asko jaso zituen.

Egunkaria.com domeinua www.egunkaria.com blokeatuta gelditu zen operazio poliziala egin zuten momentutik, eta Egunkari berria Egunero izena hartu zuenez, lehendik Egunero izenerako, Tolosaldeko euskara hutsezko egunkariarako erabiltzen zuten domeinua www.egunero.info, proiektu berri honerako erabili dute. Eusko Alkartasunak ere operazio polizialaren berri izan zuen bezain pronto, www.egunkaria.net eta www.egunkaria.org erosi zituen, eta Euskaldunon Egunkaria-rekin harremanetan jarrita, domeinu hauek dohan eskeini zizkion.

Bestelako ekintza solidarioak ere jaio ziren, eta webgune euskaldun askok Egunkaria aurrera bannerra jarri zuten beraien webgunetan, baita Egunkariaren alde web orri asko jaio ziren, eta Egunkariaren informazioa eta artikuluak jasotzen zituen webgune bat sortu ere.

Urte askotan Internet eta informatikari buruz Euskaldunon Egunkarian idatzi zuen Jabi Zabalak ???bidegabekeri honek bultzatuta??? berak urte hauetan egunkari honetan idatzitako artikulu guztiak sareratu zituen www.sarean.com -en bitartez.

Euskal Internautek Egunkariaren alde egiten dituzten ekimenak koordinatzeko asmotan, Egunkaria bai izena zuen posta zerrenda bat sortu zen, zeinak egun 139 kide ditu.

Beste ekintzen artean, Euskal Herriko zenbait kirolarik beraien uniformeak, baloiak etabar… dohain eman zituzten, Egunerok enkatean jar zitzan. Ez zuten dirurik jasotzen baizik eta material hauek akzioen truke saltzen zituzten. Materialaren zerrenda Eguneron argitaratzen zuten, baina jendeak interneten bidez egiten zituen galdera guztiak, eta zerrenda gaurkoratuta ikustea nahi zuenez, azkenean zerrenda hau interneten jarri behar izan zuten.

Berria-ren web helbidea www.berria.info izango da, eta bere paperezko edizioan jartzen duenez webgunea irakurleen iritziak jasotzeko erabiliko dituzte, irakurleen foroa izena jarri dioten foroen bitartez irakurleen iritzia jasoko dugu, baita inkestak irekiko dituzte ere. Nahiz eta Berria paperezko edizioan webgunea dagoeneko martxan dagoela esan, momentuz ikusgai ez dagoela egiaztatu dugu.

Internet beraz Euskaldunon Egunkaria-ren ixteari buruzko informazioa zabaltzeko balio izan du, baita Berria martxan jartzeko indarrak batzeko tresna ezinhobea izan da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *