Euskal Herria Mundialera!

Pasadan astean www.elmundial.org webgunea martxan jarri nuen, Gazte Abertzaleak-en proiektu baterako. Nire lana ideia garatu eta webgunea teknikoki martxan jartzea izan da. Aurrerago webgune hau egiteko zer erabili dudan esango dizuet.

El Mundial webgunea, mundiala datorrela aprobetxatuz, Euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko laueledunetan dagoen webgunea da.

Helburua mundial hitza jartzen duzunean Google eta bestelako bilatzailetan, webgune hau ateratzea da, horrela gure aldarrikaena Internet-en zehar eramango du.

Orain pare bat aste, nik orain sei urte eduki nuen ideia, eta aurrera eraman genuen ekintza, errepikatzeko posibilitaterik zegoen eskatu zidaten. Garai horretan Eurocopa 2000 martxan zegoen, eta webgune ofiziala euro2000.org zen, gaztelaniaz, eta beste hizkuntzetan eurocopa esaten zenez, jendea nahigabe sartuko zela pentsatu nuen, eta euskal selekzioen aldeko komunikatua jarri genuen, eurocopa2000.org webgunean.

Komentatu nien, gaur egun oso zaila dela horrelako ekintza bat burutzea, mundial Google Trend-en bilatuena zen, eta mundial alemania, eta bestelako domeinuak hartuta zeuden. elmundial.org geratzen zen bakarretakoa zenez, hartu nuen, eta horrela urtea eta lekua jartzen ez duenez, lau urtero erabili ahal izango dugu.
Loturak

Helburua jendeak beraien webguneetan Mundial hitza erabiliz www.elmundial.org-era loturak jartzea da. Horrela bilatzaileek garrantzia emango diote, eta mundial bilatzerakoan lehenetarikoa agertuko da. Momentuz askotxok lotura jarri digute.
Emaitzak

Momentuz mundiala hitza erabiliz hirugarrenak ateratzen gara, mundial hitzarekin agertzea zaila da, baina ez dezagun esperantzarik galdu.

Kanpainarekin bat egin, jar ezazu lotura zure webgunean!

Un pensamiento en “Euskal Herria Mundialera!

  1. Pingback: elmundial.org egunkarian at Galder.net web –> blog

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *