Blogak, ingelesez, erderaz, eta EUSKARAZ!!!

euskaraz-en euskara, Internet, Web vieja 3 de diciembre del 2005

Halaxe dun, blogak egiteko plataforma ugari atera dira azken bolada honetan, gehienak ingelesez, eta baten batzuk erderaz ere, baina…

.. euskaraz zenbait blog pertsonal bazeuden ere, orain Elurnet izeneko enpresak, blogak egiteko plataforma euskalduna atera berri du, gaur Berrian irakurri dudan moduan.

Badira ere Euskal Herrian Blog profesionalak, eta software soziala lantzen duten enpresak, Alianzo modukoa.

Bisitatu dut blogak euskaraz egiteko plataforma hau, eta dagoeneko blog nahikotxo topatu ditut.

Hona hemen berriak atera duen artikulua:

Blogari euskaldunentzat baliabide berria, sarean

‘Blogari.net’ software librean oinarritutako ekimenak blog euskaldunei leku egin nahi die sarean

iñigo bilbao – BILBO

Blogari euskaldunek badute baliabide berri bat sarean euren jarduna erraztuko duena. Blogari.net du izena, eta Elurnet enpresa gazteak sortu du euskal erabiltzaileen artean euskaraz eta automatikoki blogak sortu ditzaten. Enpresa gaztea da, urrian sortu zelako software librearen bidez formazioa eta garapena sustatzeko, eta egitasmoa bultzatzen dabiltzanak ere gazteak direlako.

Orain arte egon denarekin lehian hasteko asmorik ez badute ere, blogari.net libreagoa dela nabarmendu dute, bloga sortu nahi dutenek ez dutelako baimenik eskatu behar izango. Bloga ingeleseko zerbitzarietan dutenek ere, oso erraz izango dute, ia lanik gabe, euskarazkora bidea egiteko. Bost egunetan ia ehun blogari berri dira sarean.

GNU/Linux euskara sustatzen!

euskaraz-en euskara, Mis proyectos, Software libre, Ubuntu Linux, Web vieja 1 de noviembre del 2005

Pasadan egunean Aberrigintzan-ek finantzaturik, GNU/Linux zer den, nola instalatu eta bere abantailei buruzko hitzaldi bat antolatu nuen.

Hizlaria Zundan enpresako eta Euskal GNUko kidea den Iñaki Larrañaga izan zen.

Iñakik Linux-en inguruko abantailak eta zergaitik erabili behar zen oso argi utzi zuen. Horretaz aparte EusLinux izeneko Debianen oinarritutako Euskara hutsez Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak egindako Linux-a instalatu genuen.

Balorazioa positiboa izan zen. Jendea ondo pasatu zuen, eta oso gauza berri eta interesgarria ezagutu zuen. Linux alternatiba oso interesgarria da. Pasa zaitez Linuxera!

Nik dakidala han izan ziren bik behintzat erabiltzen hasi dira Linux dagoeneko, eta hoberena, behin instalatuta eta internetera konektatzen hasi zirenean jarri zuten aurpegia izan zen.

Ubuntu, EusLinux eta Bilboko Udalak atera dituen Windowserako programa libreen CDak banatu nituen.

Laguntza behar duzu? Eskaidazu, eta pasatuko dizkizut nik CDak, eta konfiguratzen lagundu.

Urtero bezala, aberrigintzan!

euskaraz-en euskara, Internet, Mis proyectos, Software libre, Web vieja 12 de agosto del 2005

Bilboko jaiak datoz, eta honekin batera kidea naizen konpartsarekin Bilboko jaietan murgilduko naiz.

Aurten webgunea berritu dugu, niri tokatu zait Aberrigintzan Kultur Taldea-ren webgunea berreraikitzen.

JAIA

Orain 5 urte Tiriki-trauki Bilboko konpartsa honetako kidea naizela.

Aurten egunero Bizkaiko zonalde desberdinetako kideek egunero bazkari herrikoi bat antolatuko dute.

Bestalde urte bezala, Saharako umeak eta nagusiak etorriko zaizkigu, baita badirudi Bilbao Basket-eko jokalariak ere egun batean han egongo direla.

Gazte Abertzaleak-ek ostiralean ere, txosnan bertan Sagardo Jai bat antolatuko du.

WEBGUNEA

Urtero Aberrigintzan-en webgunea egiten nuen, eta urtero ASP eta HTML-a zenez, inolako datu baserik gabe… eskuz aldatu behar nuen. Software libreaz baliatuz, eskuz HTML eta ASP hoiek aldatzeko garaia zela pentsatu nuen.

WordPress izeneko CMS edo webguneak egiteko pakete librea erabiliz, eta Skin edo Itxura aldatzeko txantiloi (plantilla) batzuk erabiliz, 8 ordutan webgune hori martxan nuen, edukinak barne.

Orain edonork blog honen bitartez bere iruzkinak bidali ditzake, eta horrela jaia eta txosnaren gorabeherak jarraitu ahal izango dituzu.

Hala ere edukinak aldatu ditugu, gauza berriak sartu, etabar… baina hor daukazue emaitza. Argi dagoena zera da, Soft Librera eskertu behar diogula gure webgunea edukitzea, eta hau oso zerbitzu interesgarriak eskaintzea musutruk, izan ere guk ezingo genuke zerotik horrelako webgune bat programatu.

Goraintzi bat Mikeli, hemen agertzen da bere aurpegia, zenbaitek hautsi nahi duten aurpegia. Ji ji ji

Mila esker soft librea!

Ondo pasa, eta jaiak gozatu!

Euskal Herrian musika beste modu batean egiteko era dago

euskaraz-en euskara, Software libre, Web vieja 28 de mayo del 2005

Orain gutxi ikusi dut nire laguna dudan Osoitzek sortu duen taldea, R13-ren webgunea

Egia esanda momentuz ez dut R13ren musikarik entzun, deskarga prozesuan dago, baina ematen du heavy-egia izango dela

Hala ere aipagarria hemen Creative Commons litzentzien bitartez beraien musika entzungai jarri dutela.

Zer da litzentzia hau? Musika komertziazilatzeko beste modu bat da, hemen inportateena jendeak musika entzutea, eta kultura guztien esku jartzea da.

Beraz beren webgunera joan eta diska guztia deskargatu dezakezue, dohainik, eta ez hori bakarrik, legalki.

Musika hori entzuteko eta lagunei pasatzeko eskubide osoa duzu, bai hori da onena.

Eta orduan, hemen dator galdera. Eta diskoaren gastuak, etabar nola ordaitzen dituzte? Ba oso erraz, kontzertuak eginez, eta jendeak ematen dituen diru-laguntzen bitarteaz.

Azken finean musika kultura da, eta garrantzitsuena ez da jendeak entzutea, eta hedatzea?

Nire lagun Nikok bere garain gauza bera egin zuen, MCDko Imbecil diskarekin eta gero
Motorsex taldearekin

Gauzak egiteko bestelako modurik beti badago!

Ailegatu da Firefox 1.0.3 Euskaraz!

euskaraz-en euskara, Informática, Software libre, Web vieja 22 de abril del 2005

Librezale elkarteak atera du orain gutxi.

Mozillaren deskarga webgunean deskargatu dezakezue.

Momentuz 1.0.3 bertsioa ez dago gazteleraz.

Galder irratian! Galder en la radio

euskaraz-en euskara, Mis proyectos, Web vieja 19 de febrero del 2005

Gaur Euskadi Irratian ateratzekoa nintzela komentatu nuen, eta irratitik MP3 batera grabatu dut zuzenean.

8 minututako elkarrizketa da, eta guztira 4 mega okupatzen du.

Euskaraz izan da eta Internet Euskadiko E-GA proiektuaren inguruan izan da.

Egia izanda ez dut neure burua hain txarto ikusi, naiz eta Internet Euskadi definitzerakoan ez naiz batere fin ibili Baina entzun, eta epaitu zuk zeuk!

MP3-a hemen klik eginez lortuko duzu. Arazorik bazeneuka jeisteko edo entzuteko komentaidazu.

Bihar larunbatean Euskadi Irratian agertuko naiz

euskaraz-en euskara, Mis proyectos, Software libre, Web vieja 19 de febrero del 2005

Internet Euskadin egin dugun E-GA proiektua dela eta, elkarrizketa txiki bat egingo didate gai honen inguruan.

Faktoria izeneko programan Interneten inguruko partean aterako naiz.

Hemen daude Euskadi Irratiaren diala edo EITB-ren webgunaren bitartez entzun dezakezue