Archivo de la categoría: euskaraz-en euskara

Recuerda que ya tengo blog en euskara en http://eu.galder.net

Nombres vascos

El nomenclátor vasco incluye infinidad de nombres vascos para hombres y mujeres, que no sólo en Euskal Herria, sino en toda España y sobre todo en Catalunya y en países latinoamericanos con gran número de descendientes vascos es muy utilizado para dar nombre a niños y niñas.

Logo para mostrar nombres vascos

El otro día me preguntaban mis amigos Itziar y Eric qué nombre en euskera les sugería para su hijo que nacerá y vivirá en Estados Unidos, o el recientemente fallecido Antonio Puerta, que en paz descanse, había pensado el nombre Aitor para su hijo.

Conocemos nombres en euskera como Iker gracias a famosos, en muchos casos no vascos. Le suelo oir a mi compañero de trabajo Iker decir, «sí, como el futbolista…».

Sigue leyendo

aMSN 0.96 euskaraz

aMSN berehalako mezularitzako programa librearen 0.96 bertsioa atera berri da.

Orain dela urte asko hasi nintzen programa hau euskaratzen, eta gaur egun GNU/Linux distribuzio askok dakartenez, gero eta hedapen zabalagoa daukan softwarea da.

Hogei termino besterik ez zitzaizkidan faltatzen bertsio honetarako, izan ere orain gutxi euskaratu nituen faltatakoak.

aMSN

Technorati Tags: , ,

Bilbao Basket-ek ACB-n jarraituko du!

Orain gutxi Athletic-a izan bazen, lehenengo mailara eutsi ziona, gaur berriz Lagun Aro Bilbao Basket-en txanda izan da.

Oso emozionante egon da Lagun Aro Bilbao Basket-ek eta Pamesak jokatutako norgehiagoka, eta azkenean nahiz eta saskibaloia gero eta gogokoago dudan, nire lagun Aritz-ek gonbidatuta, eta Laurak bere karneta utzita, zuzenean ikusi dut partidua. Eskerrik asko bioi.

Euskalbar, euskaldunei itzultzen lagunduko digun barra

Ba bai, askotan ibili naiz programak eta bestelakoak ingeleratik euskarara pasatzen, baita gazteleratik euskarara. Kasu honetan Internet Euskadi elkarteak, martxan jarri du Firefox-erako barra bat martxan jartzen

Juanan Pereirak garatu Euskalbar izeneko barra hau, albiste honetan InternetEuskadik esaten duen moduan.

Blogak, ingelesez, erderaz, eta EUSKARAZ!!!

Halaxe dun, blogak egiteko plataforma ugari atera dira azken bolada honetan, gehienak ingelesez, eta baten batzuk erderaz ere, baina…

.. euskaraz zenbait blog pertsonal bazeuden ere, orain Elurnet izeneko enpresak, blogak egiteko plataforma euskalduna atera berri du, gaur Berrian irakurri dudan moduan.

Badira ere Euskal Herrian Blog profesionalak, eta software soziala lantzen duten enpresak, Alianzo modukoa.

Bisitatu dut blogak euskaraz egiteko plataforma hau, eta dagoeneko blog nahikotxo topatu ditut.

Hona hemen berriak atera duen artikulua:

Blogari euskaldunentzat baliabide berria, sarean

‘Blogari.net’ software librean oinarritutako ekimenak blog euskaldunei leku egin nahi die sarean

i̱igo bilbao РBILBO

Blogari euskaldunek badute baliabide berri bat sarean euren jarduna erraztuko duena. Blogari.net du izena, eta Elurnet enpresa gazteak sortu du euskal erabiltzaileen artean euskaraz eta automatikoki blogak sortu ditzaten. Enpresa gaztea da, urrian sortu zelako software librearen bidez formazioa eta garapena sustatzeko, eta egitasmoa bultzatzen dabiltzanak ere gazteak direlako.

Orain arte egon denarekin lehian hasteko asmorik ez badute ere, blogari.net libreagoa dela nabarmendu dute, bloga sortu nahi dutenek ez dutelako baimenik eskatu behar izango. Bloga ingeleseko zerbitzarietan dutenek ere, oso erraz izango dute, ia lanik gabe, euskarazkora bidea egiteko. Bost egunetan ia ehun blogari berri dira sarean.