aMSN 0.94 euskaraz kalean!

aMSN Messenger aplikazio bat bezalakoa da, baina librea eta orain euskaraz dago osorik.

Libre izateak ez du bakarrik musutruk eskuratu dezakezula esan nahi, baizik eta edozeinek soft hau instalatu, distribuitu, eta itur kodea duenez, aldatu dezake, bere nahietara moldatzeko.

Soft hau Linux, MAC eta Windowserako balio du, eta aMSN-ren web orri ofizialan eskuragarri duzu.

Soft hau euskaraz egoteak garrantzi haundia du, izan ere aMSN Linux distribuzio askotan preinstalaturik edo behintzat sartuta dator, eta edonork euskaraz txateatu ahal izango du arazorik gabe.

Itzulpen lan honek Internet Euskadi ellkarteak aurrera eraman du, eta nik neuk itzulpen lan horretan parte hartu dut ere.

Gero eta software gehiago euskaraz dago, baita komunitate sendoago bat ere, orain gutxi Euskal GNU elkarteak Open Office-en azken bertsioa euskaratu du osorik, eta Eusko Jaurlaritzak Mandrake Linux 10.0 bertsioa euskaraz eskuragarri jarri du.

EITB24
Sustatu
NoticiasDOTcom
Cybereuskadi
Argia
@Euskadi buletina

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *