EGAko azterketak interneten azkenean!

Internet Euskadi elkarteak azkenean kalera atera du, bai! Urte bete baino gehiago generaman proiektu honekin eta badago kalean.

Hemen daukazue informazio gehiago honi buruz, baina neu ere parte hartu dut proiektu honetan.

Internet&Euskadi elkarteak Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko gainditu behar diren atariko frogak http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega helbidean zintzilikatu ditu. Guztira zazpi urtetako azterketak kontsultatu daitezke gune horretan, urte bakoitzeko bi edo hiru froga.

Internet&Euskadi elkarteak garatutako aplikazioak galderen erantzun zuzenak zein diren jakitea ahalbidetzen du eta azterketetan jarri ohi diren zenbait audio zati ere entzun daiteke.
Edozein nabigatzailerekin egiteko modukoa

Aplikazioa XML eta HTML formatu irekiak erabiliz programatuta dago, eta edozein nabigatzailetan ikus daiteke. Hala, javascripta aktibaturik izanik aipaturiko atariko frogak egin daitezke, inolako programa berezirik instalatu gabe. Bestalde, ariketa bakoitzak ez du 100 KB baino gehiago betetzen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *